Eneko Goiaren bloga

Udal gobernuak eta EAJ-PNVk Donostiako ekonomia sustatzeko inbertsio-plana adostu dute, planak 78 milioi euroko inbertsioak aurreikusten dira

“Hirian ia 11.000 langabetu dauden une honetan, Udalaren lehentasunik handiena Donostiako motore ekonomikoak sustatzea izan behar du, horretarako dituen bitarteko guztiak abian jarriz. Plan honek hurrengo urteetan 78 bat milioi euro erabiltzea eta Donostiaren etorkizun ekonomikorako garrantzi handia duten hainbat aktuaziori ekitea ahalbideratzen du; hala nola Tabakalera, Kursaalen zabalera, Eskuzaitzetako urbanizazioa edota etxebizitzak biziberritzeko eta merkataritza eta autonomoentzako laguntzak, besteak beste”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldearen bozeramailea den Eneko Goiak.

Udal Gobernuak eta Donostiako EAJ-PNV udal taldeak Legealdia amaitu arte 78 bat milioi euro inbertitzea ahalbideratuko duen urte anitzetako Inbertsio-Plana adostu dute. Inbertsio-Planak bereziki zaila den une batean Donostiako ekonomia sustatu nahi du eta azken egunotan bi talde politikoren artean izandako negoziazioen ondorioa da.

Inbertsio-Planak 2012 urtea amaitzeko gelditzen diren hilabeteetan ia 21 milioi euro inbertitzea aurreikusten du. 2013rako, 34,6 miloiko inbertsioak aurreikusten ditu, 18,3 milioi euro 2014an eta 5,2 miloi 2015ean.

2015 urte arteko Inbertsio Plan honek abian jartzeak ahalbideratuko dituen aktuazioen zerrenda luze horretan (horietatik hogei bat inbertsiok urte anitzetako izaera dutenak), nabarmentzekoak dira Tabakaleraren proiekturako 12,5 milioi euro, Eskuzaitzetako urbanizaziorako 20 bat milioi euro, Kursaalen edukiera handitzeko (400.000 €); Papineko biala eraikitzea (1,3 milioi). Etxebizitzak berritzeko laguntzak ere biltzen ditu Planak (1,2 milioi euro) eta merkataritzaren jarduera eta autonomoena sustatzeko laguntzak (800.000 €), Añorgako bulebarizazioa (3 milioi) eta Loiolakoa (5,5), besteak beste.

“Duela aste batzuk, 2012rako udal aurrekontuari gure ezetza ezagutarazi genuenean, Donostiaren garapenerako positiboak diren inbertsioak aurrera ateratzeko genuen aldeko jarreran berri ere eman genuen; gainera nozitzen ari garen egoera ekonomiko larriak sekula baino beharrezkoago bihurtzen ditu inbertsio horiek”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak.

“Hirian ia 11.000 langabetu dauden une honetan, Udalaren lehentasunik handiena Donostiako motore ekonomikoak sustatzea izan behar du, horretarako dituen bitarteko guztiak abian jarriz. Plan honek hurrengo urteetan 78 bat milioi euro erabiltzea eta Donostiaren etorkizun ekonomikorako garrantzi handia duten hainbat aktuaziori ekitea ahalbideratzen du; hala nola Tabakalera, Kursaalen zabalera, Eskuzaitzetako urbanizazioa edota etxebizitzak biziberritzeko eta merkataritza eta autonomoentzako laguntzak, besteak beste”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldearen bozeramailea den Eneko Goiak.

Posted in Bloga, Albisteak | Tagged , , , , , , , , , , , | Leave a comment

EAJ-PNVk eskatzen dio udal gobernuari duela 7 hilabete osoko bilkurak onetsi zuen oroimen historikoaren aholku batzordea osatzeari oztoporik ez jartzea abian jartzea

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak interpelazio bat aurkeztu dio uda Gobernuari honek argitu dezan zer dela-eta ez dion oraindik Donostiako Oroimen Historikoaren Aholku Batzordea osatzeari ekin, Osoko Bilkurak 2011ko urrian hori eskatzen zuen mozioa onartu bazuen ere. “Oroimen Historikoaren Aholku Batzordea osatzeak ahalbideratuko luke organo askotarikoa eta gure gizartearentzako bereziki sentibera den gaiari heltzeko berme guztiak izango lituzkeena edukitzea. Horregatik, EAJ-PNV udal taldeak Aholku Batzordea osatzea proposatu zion Osoko Bilkurari eta zinegotzi gehienon aldeko botoarekin onartu zen proposamena. Interpelazioa aurkeztu diogu udal gobernuari pilak jar ditzan eta gure hiriarentzat zein beren hiritarrentzako guztiz garrantzitsua den gaia desblokea dezan” , nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Juan Ramón Vilesek.

Pasa den urriaren Osoko Bilkurak mozio bat onartu zen, udal Gobernuak “Oroimen Historikoaren Aholku Batzordearen osaketarako proposamena egin zezan, delako Aholku Batzordea abian jartzeko. Proposamenak zehazten zuenez, Aholku Batzordea udal ordezkariek ez ezik, gaiarekiko interesa duten pertsonek eta elkarteek, Unibertsitateko munduko ordezkariek eta beste agente sozialek eta instituzionalek osatuko zuten. Biktimen pluralitatearen errespetutik, haiei zor zaien aitorpen moralaren, haien oroimenaren mantenuaren, gertatutakoa ezagutataraztearen eta balore demokratikoen sustapenaren alde lan egin dezaten.”

Osoko Bilkurak mozioa onartu eta zazpi hilabeteetara, inork ez daki ezer mozioaren edukiaren betetze mailaz. “Legealdi honetan behin eta berriro gertatzen ari den egoera baten aurrean gaude. Osoko Bilkurak mozio jakina onartu eta udal Gobernuak ez du bera betetzeko ezer egiten. Kasu honetan, Ortoimen Historikoaren Aholku Batzordearen osatueta bera deitzea sustatzea.Oraingo honetan izurra izurtzen duena da Bilduk berak ere alde egin zuela mozio honetan. Gai hau behingoz desblokeatzeko garaia heldu dela uste dugu.”, amaitu du zinegotzi jeltzaleak.

Posted in Bloga, Albisteak | Tagged , | Leave a comment

EAJ-PNVk udal gobernuari eskatzen dio Alde Zaharrak “puntu beltza izateari uzteko” zabor-bilketa sistema abian jar dezala

“Gaur egun, XIX. mendean eta Europako Kultur Hiriburua izateko 4 urte eskas falta direla, hiriak duen erakargarritasun handieneko zonalde turistikoan zabor-bilketa sistema nagusia honako hau izaten jarraitzen du: zabor-poltsak atarietako eta establezimenduetako ateetan uztea, zabor-kamioiak gaueko ordutegian bil ditzan. Sistema honek indarrean jarraitzea ez da inola ere onargarria Donostia bezalako hiri batean”, baieztatu du Iñaki Gurrutxagak.

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak interpelazio bat aurkeztu dio udal Gobernuari honek Alde Zaharrean zabor-bilketa sistema bat “lehenbailehen” jar dezan indarrean, “duela urte askotatik nozitzen ari den eta gaur egun onartezina den egoera gainditzea ahalbideratzeko. Alde Zaharrerako zabor-bilketa sistema berezia egin eta abian jarri behar da, delako sistemak birziklapena eta gaikako bilketa sustatzea, baldintza higienikoak hobetzea eta alde hori bisitatzen duten pertsonei Donostiaren ezaugarriekin bat datorren irudia eskaintzea ahalbideratuko luke. Alde Zaharrak ezin du gai honekiko puntu beltza izaten jarraitu”, azpimarratu du EAJ-PNVko zinegotzia den Iñaki Gurrutxagak.

EAJ-PNVren ustez, zabor-bilketa sistema berriak aintzakotzat hartu behar ditu Alde Zaharraren ezaugarriak, eta, hartara, ahal den neurrian hondakinen gaikako bilketarako lur azpiko edukiontzien kopurua handitu. Alde Zaharrak dituen denda eta ostalaritza-lokalak asko direnez, hondakinen sortzaile handiei gaikako bilketa ahalik eta era egokien ahalbideratu beharko litzaieke.

“Gaur egun, XIX. mendean eta Europako Kultur Hiriburua izateko 4 urte eskas falta direla, hiriak duen erakargarritasun handieneko zonalde turistikoan zabor-bilketa sistema nagusia honako hau izaten jarraitzen du: zabor-poltsak atarietako eta establezimenduetako ateetan uztea, zabor-kamioiak gaueko ordutegian bil ditzan”, nabarmendu du zinegotzi jeltzaleak.

“Sistema honek indarrean jarraitzea ez da inola ere onargarria Donostia bezalako hiri batean”, baieztatu du Iñaki Gurrutxagak. “Birziklatzea eta gaikako bilketa ez sustatzeaz gain, sistema ez da inondik inora higienikoa eta ostalaritza-jarduera zein turista kopuru handienetakoa duen alde bati buruzko irudi ezin txarragoa eskaintzen du”, adierazi du Gurrutxagak.

Posted in Bloga, Albisteak | Tagged , , , , , , , , , , | Leave a comment

EAJ-PNVk eskatzen dio udal gobernuari Osakidetzarekin negozia dezala Alde Zaharreko eta Erdialdeko anbulatorioa Lasala Plazara lekualdatzea

“Lasala plazako udal eraikina kokapen ezin hobea da Alde Zahar-Erdialdeko anbulatoriorako; hau gaur egun Esterlines kalean dago eta mota askotako gabeziak ditu, batez ere anbulantziei eta osasun-ibilgailuei dagokienez” adierazi du EAJ-PNVko zinegotzia den Aitziber San Romanek.

“Gaur egungo anbulatorioaren baldintzak ez dira batere egokiak 65 urte baino gehiagoko 3.700 pertsona -hots, bizilagunen %37- dauden zonalde batean. Lasala plazako udal eraikinak pertsona talde hori -eta, orohar, Alde Zaharreko zein Erdialdeko biztanleak- askoz hobeto artatzeko aukera emango luke; horregatik jakin nahi dugu lekualdatze hori egin ahal izateko Osakidetzarekin egin behar diren negoziaketei ekin ote dien udal Gobernuak” adierazi du zinegotzi jeltzaleak.

EAJ-PNV udal taldeak interpelazio bat egingo dio Juan Karlos Izagirre alkateari udal gobernuak Lasala Plazan dagoen udal eraikinari zer erabilera emango dion ezagutzeko. “Alde Zahar-Erdialdeko anbulatoriorako; hau gaur egun Esterlines kalean dago eta mota askotako gabeziak ditu, batez ere anbulantziei eta osasun-ibilgailuei dagokienez” adierazi du EAJ-PNVko zinegotzia den Aitziber San Romanek.

Talde jeltzalearen ustez, gaur egungo anbulatorioaren egoerak aspalditik eraikin zahar guztiek dituzten “ajeak” dituenak komenigarri bihurtzen du kokapen egokiagoa bilaztea. “Gaur egungo anbulatorioa Esterlines kalean dago, oso kale estua da eta bertara iristeko arazo larriak dituena, batez ere gaisoak eroateko ibilgailuak bertan sartu behar direnean. Horrek zailtzen du egoera larrialdi kasuren bat hospital batera ebakuatu behar denean; gainera, goiz erdi aldetik aurrera ezinezkoa da partikularren ibilgailuak edo taxiak erabiltzea gaisoak edota pertsona edadetuak garraiatzeko. Eta hori gertatzen da 65 urte baino gehiago duteb 3.700 pertsona baino gehiago bizi diren zonalde batean, biztanleen %37 da, haietako 1000 baino gehiagok 81 urtetik gora dute (%10)”

EAJ-PNV udal taldeak pasa den abenduan proposatu zion udal Gobernuari Osakidetzarekin anbulatorioaren lekualdatzea negoziatzen hastea. “Hau duela 5 hilabete izan zen, eta orduan Gobernuak erantzun zuen Lasala plazako eraikinean anbulatorioa ez ezik, beste zerbitzu batzuk ere koka zitezkeela. Ordutik ez dugu ez Gobernuak Lasala plazako eraikinari eman nahi dion erabileraren, ez Osakidetzak gaur egungo anbulatorioa lekuz aldatzeko negoziazioen berri jakin. Gobernuak behingoz erabaki bat har dezala nahi dugu”, amaitu du zinegotzi jeltzaleak.

Posted in Bloga, Albisteak | Tagged , , , , , , , | Leave a comment

EAJ-PNVk udal gobernuari eskatzen dio bizilagunen atsedena errespetatuko duen gaueko aisialdiari buruzko kontzientziazio kanpaina egin dezan

“Duela urte asko nozitzen ari garen arazoa da, duela gutxi berriz plazaratu dena ostalaritzaren gaueko ordutegia zabaltzeko aukera errealitate bihurtu denetik. Ostalarien eta bizilagunen arteko liskarren dinamika zoroan erori bainoago, gure ustez kontzientzizazioa sustatu behar da gaueko aisialdia eta bizilagunen atseden eskubidea aldi berean gerta daitezen. Eta hortxe Udalak oso paper garrantzitsua jokatzen du.” , nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Juan Ramon Vilesek.

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak mozio bat eramango du hurrengo osteguneko Osoko Bilkurara udal Gobernuari eskatzeko kontzientziazio kanpaina bati ekin diezaiola gaueko hiritarrak aisialdia eta bizilagunek duten atsedenerako eskubidea uztartzea beharrezkoa dela jabe daitezen. “Duela urte asko nozitzen ari garen arazoa da, duela gutxi berriz plazaratu dena ostalaritzaren gaueko ordutegia zabaltzeko aukera errealitate bihurtu denetik. Ostalarien eta bizilagunen arteko liskarren dinamika zoroan erori bainoago, gure ustez kontzientzizazioa sustatu behar da gaueko aisialdia eta bizilagunen atseden eskubidea aldi berean gerta daitezen. Eta hortxe Udalak oso paper garrantzitsua jokatzen du.” , nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Juan Ramon Vilesek.

Pasa den martxoaren 21ean Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean 36/2012 Dekretuaren bigarren aldaketa argitaratu zen, Jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituena. Aldaketa horrek ahalbideratzen du aipaturiko jardueren eta ikuskizunen ordutegiak zabaltzea eta aldi berean era esanguratsuan handitzen dira udalek itxiera-ordutegiak zabaltzeko duten eskumenak, udalaren egoera turistikoa, soziala edota ekonomikoak aintzakotzat hartuta.

“Dekretu hau indarrean jarri izanak bizilagun askori alarma sortu die; batez ere establezimendu hauek kontzentrazio handien duten zonaldeetakoengan, Dekretua aplikatzeak eragin ditzakeen molestiengatik, batik bat. Ordutegien zabaltzea eta atsedena uztartu ahal izateko, eta jarduera mota hauek garatzen diren tokietako ikuskapenak osatzeko, eta molestia gehienak gune publikoan eragiten direla kontuan hartuta, uste dugu ildo honetan kontzientziazio kanpainari heldu behar zaiola”, adierazi du zinegotzi jeltzaleak.

Posted in Bloga, Albisteak | Tagged , , , , , , | Leave a comment

EAJ-PNVk eskatzen dio udal gobernuari Altza-gaineko Leosiñeta-Lau Haizetako bidegurutzean sortzen diren auto-ilarei konponbidea ematea

“Altza-Gaineko bizilagunak duela urte asko nozitzen ari diren arazoa da. Aurreko udal gobernuak arazoaren konponbidea Auditz-Akularreko proiektu urbanistikoarekin lotzen zuen. Oraingo Gobernuak operazio hori bultzatzea baztertu duenez, gure iritziz ordezko aktuazio bati heldu beharko lioke, denbora aldetik gehiegi luzatzen ari den arazoa behingoz konpontzeko”, adierazi du EAJ-PNVko zinegotzia den Martin Ibabek.

“Aipatu dugun bidegurutzea Altzako auzoko bidesare nagusiaren zatia da; garraio publikoak, eskola garraioak, kamioiek, ibilgailu pribatuek… darabilten bidea da, hain zuzen ere. Adierazitakoa kontuan hartuta, aisa da ikusten bidegurutze honek bidesare horretan duen garrantza handia dela”, nabarmendu du zinegotzi jeltzaleak.

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak hurrengo Osoko Bilkuran mozio bat aurkeztuko du udal Gobernuari eskatzeko Altza-Gaineko Leosiñeta-Lau Haizetako bidegurutzean etengabe sortzen diren trafiko arazoei soluzio bat bilatu diezaiela. “Altza-Gaineko bizilagunak duela urte asko nozitzen ari diren arazoa da. Aurreko udal gobernuak arazoaren konponbidea Auditz-Akularreko proiektu urbanistikoarekin lotzen zuen. Oraingo Gobernuak operazio hori bultzatzea baztertu duenez, gure iritziz ordezko aktuazio bati heldu beharko lioke, denbora aldetik gehiegi luzatzen ari den arazoa behingoz konpontzeko”, adierazi du EAJ-PNVko zinegotzia den Martin Ibabek.

“Aipatu dugun bidegurutzea Altzako auzoko bidesare nagusiaren zatia da; garraio publikoak, eskola garraioak, kamioiek, ibilgailu pribatuek… darabilten bidea da, hain zuzen ere. Adierazitakoa kontuan hartuta, aisa da ikusten bidegurutze honek bidesare horretan duen garrantza handia dela”, nabarmendu du zinegotzi jeltzaleak.

“Puntu horretan bide horrek duen arazo nagusienetakoa bidearen estutzea da. Egoera horren ondorioz, hainbatetan zirkulazioaren bi norabideak aldi berean mantentea ezinezkoa izaten da, batez ere tamaina handiko ibligailu batek –kamioi edo autobus batek, kasu- bidegurutze horretan ibili behar duenean. Hiriko zona honetako bizilagunentzat eguneroko arazoa da eta gure ustez Udalak soluzioa emateko ordua iritsi da”, amaitu du Ibabek.

Posted in Bloga, Albisteak | Tagged , , | Leave a comment

EAJ-PNVK ESKATZEN DIO UDAL GOBERNUARI HARTUTAKO ERABAKIAREKIN “ATZERA EGIN” ETA DROGA DARABILTEN ADIN TXIKIKOENTZAKO ARRETA-PROGRAMARI EUSTEKO

“Programa 2007an ezarri zenetik, Donostiako 870 adin txikiko eta haien gurasoak artatu dira eta datuek aditzera ematen dutenez, partehartzaileen %87k drogekiko zuten jarrera aldatu dute prozesu honen eraginez. Programa bertan behera uztea berri txarra da Donostiarako eta horregatik uste dugu udal Gobernuak erabaki horretan atzera egin behar duela eta programak aurrera egin ahal izateko beharrezkoak diren bitarteko ekonomikoak egokitu ditzala. Gure ustez, diru murrizketek ezin diete hau bezalako programei eragin, gure errealitate sozialaren arlo oso sensibleak jorratzen baituzte, hori da-eta adin txikikoen drogen kontsumoa”, baieztatu du EAJ-PNV udal taldeko Aitzber San Romanek.

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak mozio bat eramango du hurrengo Osoko Bilkurara udal Gobernuari eskatzeko droga darabilten adin txikikoei zuzendutako neurriak hartzeko programa bertan behera uzteko erabakiarekin atzera egitea. “Gure ustez hau bezalako programa bat kentzea berri txarra da Donostiarako eta, hortaz, udal Gobernuak zuzendu behar duela. Alde batetik, drogen kontsumoak sortzen duen sentsibilitate sozial bereziagatik, eta beste aldetik programak lortu dituen emaitza onengatik: 2007an abian ezarri zenetik 870 familia eta haien familiak artatu dira, eta datuek adierazten dute partehartzaileen %87k drogekiko zuten jarrera aldatu dutela programaren eraginez”, estimatu du EAJ-PNVko zinegotzia den Aitziber San Romanek.

“Horregatik uste dugu udal Gobernuak erabaki horretan atzera egin behar duela eta programak aurrera egin ahal izateko beharrezkoak diren bitarteko ekonomikoak egokitu behar dituela. Gure ustez, ez da egokia udal gobernua egiten hasi den diru-murrizketak gure errealitate sozialarentzako hain sentsibleak diren gaiak lantzen dituzten programei eragitea; are gutxiago programek hain emaitza onak baldin badituzte. Bestalde, bitxia da Bilduk, hiritarren partehartzearekiko hain defendatzaile sutsua denak, programa hau bertan behera utzi izana inplikaturiko eragile sozialen iritzia aintzakotzat hartu gabe”, adierazi du zinegotzi jeltzaleak.

2007 urtean Donostiako udalak abian jarri zuen droga kontsumitzen duten adin txikikoentzako programa berezia, zeinaren bitartez udaltzainek edota ertzainek sustantzia legalak eta ilegalak kalean kontsumitzen harrapatzen zituzten adin txikikoekin eta haien familiekin hezkuntza-lana egiten baitzen, hezkuntza-lan horrek adin txikikoak kalean kontsumitzeagatik ordaindu beharreko isuna ordezkatzen zuelarik. Proiektu horrek arrakasta handia lortu zuen eta handik hainbat urtetara, 2011 urtean, alegia, programaren ardura duen Prebentzio, Haur eta Famili Zerbitzuak proposatu zuen proiektua lehiaketara ateratzea.

Hala, 2011ko otsailaren 25ean ORAIN ORIEPSI enpresari esleitu zion Udal Gobernu Batzarrak droga darabilten adin txikikoei zuzendutako neurriak hartzeko programaren kontratua, gehienez urteko 66.150 €ko aurrekontuarekin. Handik urtebetera, aurtengo otsailaren 24an, alegia, Donostiako Udal Gobernu Batzarrak kontratua bi hilabetez luzatzea erabaki zuen, ondoren zerbitzuak bertan-behera uzteko.

Posted in Bloga, Albisteak | Tagged , , , , | Leave a comment

EAJ-PNVk Papingo industrialdeko biala eraikitzea ahalbideratuko duen iniziatiba eramango du apirilaren osoko bilkurara

“Atzoko Hirigintzako Batzordeak gure proposamenaz eztabaidatu eta aldeko irizpenarekin igorri zuen Osoko Bilkurara. Honek adierazten du praktikan Papingo kulebroia bere azken fasean sartuko dela eta urte luzeetan 300 lanpostu sortzen dituzten Donostiako hogei enpresaren poligonoaren garapena baldintzatu duen gaia behingoz desblokeatuko dela”, nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Iñaki Gurrutxagak.

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak hilabete honetako Osoko Bilkurara iniziatiba bat eramango du udalak Hiri Berrikuntzarako Plan Berezia onartzeko behar diren neurriak har ditzan. “Atzoko Hirigintzako Batzordeak gure proposamenaz eztabaidatu eta aldeko irizpenarekin igorri zuen Osoko Bilkurara. Honek adierazten du praktikan Papingo kulebroia bere azken fasean sartuko dela eta urte luzeetan 300 lanpostu sortzen dituzten Donostiako hogei enpresaren poligonoaren garapena baldintzatu duen gaia behingoz desblokeatuko dela”, nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Iñaki Gurrutxagak.

Zinegotzi jeltzaleak nabarmendu du “gutxi gora behera 23.000 m2ko eraikitako azalera” duen industrialde honen garrantzi ekonomikoa. “Papinen hogei bat enpresa daude kokatuta, txikiak eta erdi mailakoak, eta bertan 300 bat lanpostu daude. Papinek duen arazo nagusienetako bat sarbideena da eta urteak daramatzate Plan Bereziak proposatzen duen tankerako soluzioaren zain”, azpimarratu du Iñaki Gurrutxagak. Behin Osoko Bilkurak onartuta “espedientea osatu eta beharrezkoa den lurren desjabetzea aurten bertan egitea posible izatea espero dugu eta hala, biala eraikitzeko lanei hurrengo urtean bertan ekin liezaiekete”, adierazi du zinegotzi jeltzaleak.

Gaur egungo kolokako bideek sortzen dituzten segurtasun eta lehiakortasun ekonomiko mailako arazoentzako soluzioa Donostiako Udalak Paingo industrialdea eta Gipuzkoako Foru Aldundiak azken urteetan zonaldean abian jarri dituen bide azpiegiturak –Pasaiako Ingurabidea eta Pasai Antxorekin duen lotura- lotzeko bidea eraikitzea da. “Udalbatzarrari proposatuko diogu espedientea luze gabe osatzeko behar diren neurriak har ditzan eta hartara denbora gehiegi zain eman duten enpresen eta langileen arazoa konponduko duten lanei ekitea ahalbideratuko da”, amaitu du EAJ-PNVko zinegotziak.

Posted in Bloga, Albisteak | Leave a comment

EAJ-PNVk mozio bat eramango du osoko bilkurara Donostiako Udalak hiritarrei paperezko udal ordainagiriak bidaltzen jarraitzeko

“Denok dugu gogoan duela hilabete bat udal Gobernuak sortu zigun zartakoa, iragarri zigunean paperezko ordainagiriak bidaltzeari egun batetik bestera utziko ziola. Hiritarren erantzuna berehala etorri zen eta hiritarrentzako zerbitzuak ilara luzeak egiteaz gain, telefonozko arreta zerbitzuan ere deien kopurua ikaragarri areagotu zen. Bilduren gobernatzeko moduarene eredua izan zen dena: nagusikeria, inprobisazioa eta arazoa ez dagoen tokian arazoa sortzea”, nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Juan Ramon Vilesek.

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak mozio bat aurkeztuko du hurrengo Osoko Bilkuran udal Gobernuari eskatzeko jarrai dezala paperezko ordainagiriak bidaltzen hala nahi duten hiritarrei, “duela hilabete egin zuen bezala egin beharrean, hau da, zerbitzu hori bat-batean ezabatu beharrean, donostiar askori kezka eta asaldura sortuz, horretarako inolako beharra izan gabe”, adierazi du EAJ-PNVko zinegotzia den Juan Ramon Vilesek.

Donostiako Udalak postaz jakinarazi zien hiritar guztiei udal ordainagirien inguruko prozedura berria jarriko zuela martxan, prozedura hori Teknologia Berrietan oinarrituko da eta “udal ordainagiriak kontu korrontean kargatuko direlako jakinarazpenak posta bidez bidaltzeari utziko dio udalak”, horrela jakinarazi beharrean, posta elektronikoa, SMS edota udal web orriaren bitartez egin ahal izango da kontsulta edota deskarga erabili beharko dute hiritarrek.

Handik 24 ordutara agerian gelditu zen jakinarazpen horrek hiritar askori sortu zien kezka handia zela, eta hori dela-eta udal gobernuak Udal web orrian berri bat jarri behar izan zuen, bertan baieztatzen zuenez “kobratzeko gaztiguak bidaltzeari utziko diotela, bankuek fakturak igortzen jarraituko baitute”.

“Denok dugu gogoan duela hilabete bat udal Gobernuak sortu zigun zartakoa, iragarri zigunean paperezko ordainagiriak bidaltzeari egun batetik bestera utziko ziola. Hiritarren erantzuna berehala etorri zen eta hiritarrentzako zerbitzuak ilara luzeak egiteaz gain, telefonozko arreta zerbitzuan ere deien kopurua ikaragarri areagotu zen. Bilduren gobernatzeko moduarene eredua izan zen dena: nagusikeria, inprobisazioa eta arazoa ez dagoen tokian arazoa sortzea”, nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Juan Ramon Vilesek.

MOZIOA:

1. Udalbatzarrak udal gobernuari eskatzen dio hala nahiago duten pertsonei kobratzeko gaztigua bidaltzen jarraitzea.

2. Udalbatzarrak eskatzen dio udal gobernuari hemendik aurrera, kudeaketa publikoan Teknolgia Berriak aplikatzeari dagokionez, orohar onartutako ondorengo formulak har ditzala kontuan:

3. Teknologia berrien aplikaziorako denbora luzatzeko beharra, beren egoera sozial eta ekonomikoagatik zenbait hiritar talderi behar duten laguntza eskaini ahal izateko.

4. Teknologia berrien aplikazioak ez duela ohiko bideen iraupena galarazi behar, eta beste bide batzuk erabili nahi dituzten hiritarrei arreta eskaini behar zaiela.

Posted in Bloga, Albisteak | Tagged , , , , , , , , , , | Leave a comment

EAJ-PNVk QR kodeen erabilera proposatuko du ezgaitasuna duten pertsonei udal informaziorako sarrera errazteko

“Azken Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean udal Gobernuari azaldu genion udal jardueren inguruko informazioa eskaintzen den euskarri ezberdinetan QR kodeak erabiltzea komeni zela, horrela, besteak beste, entzumen edota ikusmen arazoak dituzten edo autismoa duten pertsonek aisago eta azkarrago irits baitezakete informazio hori. Udal gobernuak erantzun zigun momentuz ez duela egitea aurreikusi, eta hori dela-eta 2012ko aurrekontuari zuzenketa bat aurkeztuko diogu”, adierazi du EAJ-PNVko zinegotzia den Aitziber San Romanek.

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak proposatuko du udal jardueren eta zerbitzuen inguruko informazioa eskaintzen den euskarri ezberdinetan QR kodeak (Quick Response barcode, erantzun azakarreko kodeak) erabiltzea, horien bitartez, ezgaitasunik duten pertsonek informazio hori aisago erabil ahal izateko. “Azken Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean udal Gobernuari azaldu genion udal jardueren inguruko informazioa eskaintzen den euskarri ezberdinetan QR kodeak erabiltzea komeni zela, horrela, besteak beste, entzumen edota ikusmen arazoak dituzten edo autismoa duten pertsonek aisago eta azkarrago irits baitezakete informazio hori. Udal gobernuak erantzun zigun momentuz ez duela egitea aurreikusi, eta hori dela-eta 2012ko aurrekontuari zuzenketa bat aurkeztuko diogu”, adierazi du EAJ-PNVko zinegotzia den Aitziber San Romanek.

“2000. urtean onartu zen QR kodearen mundu mailako ISO bertsioa eta handik aurrea kode hauen erabilera izugarri hedatu da. QR kodeak informazioa pilatzeko sistemak dira eta pilatutako informazioa azkar irakurtzeko daude pentsatuta”, azaldu du Aitziber San Romanek.”Informaziorako sistema erraza izateaz gain, lan handia egin da ezgaitasunen munduan QR kodeen inguruan eta horiek erabiliz, autismo mota ezberdinak, entzumen arazoak, ikusmen arazoak eta beste ezgaitasun batzuk dituzten pertsonei informazioa helaraz dakieke –besteak bete, gero eta gehiago baitira kode horiek irakurtzeko gai diren ohiko tresnak”, adierazi du zinegotzi jeltzaleak.

“Gure ustez oso interesgarria izan daiteke, beraz, Udaletxeari buruzko informazioa ematean, informazio hori edozein delarik, QR kodeak erabiltzea. Kode horiek bai Udalak ateratzen dituen karteletan, esku orrietan eta orohar Udalak hiritarrei informazioa helarazteko formato guztietan erabil daitezke eta, esan bezala, ezgaitasunik duten pertsonentzat oso aukera erabilgarria da”, amaitu du Aitziber San Romanek.

Posted in Bloga, Albisteak | Tagged , , , , , , , | Leave a comment