EAJ-PNVK DONOSTIAKO OSOKO BILKURAN INIZIATIBA BAT AURKEZTUKO DU URAREN EUSKAL AGENTZIARI ESKATZEKO “2012 URTEAN MARTUTENEKO ZUBI BERRIA ERAIKITZEN HAS DITZALA”

“Duela hainbat hilabete izandako uholdeek agerian jarri dute beste behin ere Urumearen goraldia gertatzen den bakoitzean kalte larriak nozitzen dituzten bizilagunen egoera leuntzeko behar diren aktuazio guztiei urgentziaz ekin behar zaiela. Gaur egungo zubia eraistea eta bere tokian berri bat eraikitzea lehenbailehen abian jarri beharreko neurri horietako bat da. Ez dago dudarik Martuteneko eta Txomineko bizilagunak neurri horren eta beste batzuen zain daudela”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldearen bozeramailea den Eneko Goiak.

Donostiako EAJ-PNV udal taldeak Osoko Bilkuran iniziatiba bat aurkeztuko du URAri Uraren Euskal Agentziari eskatzeko aurtengo ekitaldian, 2012 urtean, alegia, Martutenen Urumea ibaiaren gaineko zubi berriaren lanak has ditzala. “Duela hainbat hilabete izandako uholdeek agerian jarri dute beste behin ere Urumearen goraldia gertatzen den bakoitzean kalte larriak nozitzen dituzten bizilagunen egoera leuntzeko behar diren aktuazio guztiei urgentziaz ekin behar zaiela. Gaur egungo zubia eraistea eta bere tokian berri bat eraikitzea lehenbailehen abian jarri beharreko neurri horietako bat da. Ez dago dudarik Martuteneko eta Txomineko bizilagunak neurri horren eta beste batzuen zain daudela”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldearen bozeramailea den Eneko Goiak.

“Martutenen eta Txominen Urumea ibaiaren goraldiek eragiten dituzten arazoen irtenbide globalek hainbat neurri hartzea eskatzen dute, Martuteneko oraingo zubia eraitsi eta bere tokian berri bat eraikitzea, besteak beste”, adierazi du bozeramaile jeltzaleak. “URAk, Uraren Euskal Agentziak, aspaldidanik du erredaktatuta zubi berriaren lanei ekiteko beharrezkoa den proiektua. Agentziak ordea ez du obrei aurten ekiteko dirurik aurreikusi bere aurrekontuetan, duela gutxiko uholdeek Urumea ibarraren baldintzak urgentziaz hobetu behar direla agerian jarri badute ere”, nabarmendu du Goiak.

“Egoera honen aurrean, Donostiako Osoko Bilkurari eskatuko diogu Uraren Euskal Agentziari eska diezaiola egokitu ditzala behar den partida ekonomikoa zubi berriaren lanak aurten bertan has daitezen. Gure iritziz, Martutenen eta Txominen eraberritze lanei ekitea hirirako lehentasun handiko gaia da”, amaitu du Eneko Goiak.

This entry was posted in Bloga, Albisteak and tagged , , , , , , , , , . Bookmark the permalink. Post a comment or leave a trackback: Trackback URL.

Post a Comment

Your email is never published nor shared. Required fields are marked *

*
*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>