“Aterpe berria eraikitzen amaitzen ari delarik, sarbideak hain daude kolokako egoeran zer erabiltzaileen segurtasunean eragin baitezakete”, nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Martin Ibabek.
“Udal gobernuari jakinarazi diogu egoera hau lehenbailehen konpondu behar dela, izan ere aterpea eraikitzen amaitu eta urte honetan zehar irekiko da”, adierazi du zinegotzi jeltzaleak
Donostiako EAJ-PNV udal taldeak jakinarazi dio udal gobernuari oso kezkatuta dagoela Ubako Bidean, Ametzagainako parkearen inguruan, eraikitzen ari den gazteentzako aterpera daramaten sarbideen “egoera erabat ezegokia” dela-eta. “Aterpe berria eraikitzen amaitzen ari delarik, sarbideak hain daude kolokako egoeran zer erabiltzaileen segurtasunean eragin baitezakete”, nabarmendu du EAJ-PNVko zinegotzia den Martin Ibabek.
“Udal gobernuari jakinarazi diogu egoera hau lehenbailehen konpondu behar dela, izan ere aterpea eraikitzen amaitu eta urte honetan zehar irekiko da. Gobernuak erantzun du 2012an sarbideak egokitzeko diru-partidarik ez dela egongo”, adierazi du zinegotzi jeltzaleak.
Ubako Bideko aterpeak 3.000 m2 baino gehiagoko eraikina eta 192 pertsonentzako tokia izango du. Proiektuaren aurrekontua 3,7 milioi eurokoa da eta bere helburua Donostiako unibertsitate campusetan ikasten ari diren zein hirira kirol edota kultura ekitaldiek erakarrita gerturatzen diren gazteak lirateke erabiltzaileak. Aurreikuspenaren arabera, eraikitze lanak urte honetan zehar amaituko dira.
“Sarbideen egoera negargarria da” ziurtatu du Martin Ibabek. “Une hauetan motordun ibilgailuek aterpera iristeko duten bide bakarra Ubako bidea da, bai Txomin aldera, bai 27 industrialdera joateko. Aipatutako bidearen egoera negargarria da eta mota askotako gabeziak ditu. Bide osoan zehar ez dago oinezkoentzako tokirik eta horiek errepidean sartu behar dute, ez dago apenas argirik eta zoladura egoera kaskarrean dago”, amaitu du EAJ-PNVko zinegotziak.

