“Donostiarentzat oso garrantzitsua da operazio urbanistiko horri uko ez egitea, babes ofizialeko alokairuzko 70 etxebizitza berri eraikitzeaz gain, Morlanseko promozioari amaiera emango bailioke”, adierazi du Donostiako udal taldeko EAJ-PNVko bozeramailea den Eneko Goiak.
Donostiako EAJ-PNV udal taldeak iniziatiba bat eramango du biharko Osoko Bilkurara Eusko Jaurlaritzari eskatzeko Morlansen alokairuzko babes ofizialeko etxebizitzen eraikina eraikitzeari “lehenbailehen” heltzeko. “Donostiarako oso garrantzitsua da operazio urbanistiko horri uko ez egitea, babes ofizialeko alokairuzko 70 etxebizitza berri eraikitzeaz gain, Morlanseko promozioari amaiera emango bailioke”, adierazi du Donostiako udal taldeko EAJ-PNVko bozeramailea den Eneko Goiak.
Hirigintzako zinegotzi delegatuak duela gutxi jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzaren Etxebitza Sailak uko egin ziola Morlansen eraiki behar zuen 70 etxebizitzako azken eraikina eraikitzeari. Etxebizitza Sailak, bere aldetik, ezeztatu zuen etxebizitza horiek eraikitzeari uko egin dionik eta adierazi zuen Udalari eskatu ziola udalak maiatzean emandako obren lizentziari dagokion tasa baliogabetzea. Harrigarria bada ere, Etxebizitza Sailak adierazi zuen Sailak ez zuela eskatu lizentzia hori.
Baina, gai honen inguruko eztabaidatik haratago, hiriari zein donostiarrei Morlanseko azken etxebizitzen eraikina ahalik eta azkarren eraikitzea interesatzen zaie; izan ere, Morlansekoa alokairu sozialeko etxebizitza blokea da eta hori eraikiz gero, Donostiak 70 babes ofizialeko alokairuzko etxebizitza gehiago izango lituzke. Horrek beste hainbeste familiaren beharrak asetuko lituzke eta, gainera, bloke hori eraikitzen denean dagoeneko bizilagunak dituen Morlanseko auzoari amaiera emango litzaioke.

